Europa Erkidegoko laguntza

Behar gehien dituzten pertsonei elikagaiak banatzeko Programa

Hasiera batean, programa honen arrazoi nagusia izan zen soberakinak banatzea, baina gaur egun, ekoizpena oso neurrikoa da, eta beraz, arrazoia solidaritatea da. 2013ra arte, laguntza FEGAren (Espainiako Berme Funtsaren) bidez bideratzen zen.

2013tik aurrera, ordea, Europar Batasunak FEAD sortu zuen, hau da, Behar Gehien dauzkatenentzat Europako Laguntza-Funtsa. Orduan, banaketa Lan eta Gizarte Segurantzako Ministeritzaren eskuetara pasa zen.

Bi kasutan, Ministeritzek akordioak egin dituzte FESBALekin, Elikagai Bankuen Espainiako Federazioarekin, berak kudeatu dezan elikagaien banaketa fisikoa, baita dokumentazioaren kontrola eta horrek guztiek dakarren burokrazia osoa.

14 produktu inguruk osatutako sorta banatzen da Laguntza-Zentroetan, urtetik urtera aldatu daitekeena, eta kontsumorako data luzea daukatena, betiere, FEGAk (Nekazaritza bermerako Espainiako Funtsak) ezartzen duen araudiaren araberakoa.