Kanpainak

 

Iturri honetatik jasotako elikagaiak Laguntza-Zentroetan banatzen den Hileko Programara bideratzen dira; funtzionamendua ondorengoa da:

• Bilketak:

Edozein motatako enpresa, elkarte, ikastetxe eta partikularren ekimenaren bidez egiten dira, eta beren helburua da Gipuzkoako Elikagai Bankuari laguntzea, bertan bildutako elikagaiak emanez.

        
B
ilketarik antolatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan

 

 

• Kanpainak:

Probintziako supermerkatuetan burutzen dira, normalean, elkarteko boluntarioen laguntzaz.

Urtean bi egin ohi ditugu:


 

Noiz? Apirilean, maiatzean eta ekainean zehar.

Asteburu desberdinetan, supermerkatu-kateak txandakatuta eta elkarteko boluntarioen laguntzaz.

Nork hartzen du parte? Carrefourrek, Eroskik eta Uvescok.

 



Noiz?  Azaroan.

Asteburu berean egiten da. Aurreko urteko datuen arabera, 1.713 boluntario mobilizatu ziren, eta Gipuzkoako 75 supermerkatuetara iritsi zen.

Nork hartzen du parte?  Alcampok, Carrefourre, DIAk, El Corte Inglések, Eroskik, Makrok, Mercadonak, Lidlek, Todo-Todok, eta Uvescok: Super Amarak, BMk, Nettok.

 

Bilketa Handiaren azken urteotako datuak:

 

URTEA

BILDUTAKO KILOAK

2013 350.000 kg.
2014 575.000 kg.
2015 638.000 kg.
2016 682.000 kg.

 

 

 

Boluntario gisa parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan

Tipo de voluntariado
Para CampañasPara Instalaciones

 

• Industriak:

 

Enpresaren elikagai-produktuak ematen dituzte, Gipuzkoako Elikagai Bankua laguntzeko asmoz.

Industria gisa parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan