“Lealtad” fundazioa

 

Lealtad Fundazioak, menpekotasunik eta irabazi-asmorik gabekoak, Gipuzkoako Elikagaien Bankuari ‘GKE Akreditatua’ zigilua eman dio.

 

 

Bereizgarri honek, Espainako bakarra denak, emaileei adierazten die modu argi eta errazean GKE honek gaur egun kudeaketan eskatzen diren  gardentasuna eta eraginkortasuna bermatzen dituela.

Zigiluari esker, emaileek jakin ahal izango dute Gipuzkoako Elikagaien Bankuak arreta esperientzia duen arloetan jartzen duela, bere komunikazioa fidagarria dela, okerrera eraman gabe, eta jakin daiteke osoko gastuetan zenbateko ehunekoa eskaintzen dion bere zereginari, beste adierazle batzuen artean.

“…Fundazioak egiaztatu ditu, beste puntu batzuen artean, GKEren gobernu organoaren funtzionamendu zuzena, baliabideen arabera bere erantzukizunak eraginkortasunez betetzeko”.

Patricia de Roda, Fundazioaren zuzendari orokorra.

 

2012. urtean Gipuzkoako Elikagaien Bankuak, borondatez,  Lealtad Fundazioaren aholku eta argibideen eraginpean jartzea erabaki zuen.

Lealtad Fundazioarekin izan ditugun harremanak direla eta, hobekuntzarako prozesuak egin ditugu eta gardentasun-ereduei egokitu, eta horregatik erabil dezakegu gaur egun GKE Akreditatuaren bereizgarria.