Proiektu didaktikoa

 

⊕ Ikastetxeak

 

Hezkuntza munduan eskarmentu handiadun boluntario-taldeak sentsibilizazio-programa bat burutzen du ikastola, eskola edota unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan.

Ikastetxeak eskatuta burutzen da esku-hartzea, eta haren helburua da boluntariotza, zarrastelkeriaren aurkako borroka, elkartasuna eta ingurumenaren aldeko defentsa bezalako balioak sustatzea.

Helbide elektroniko baten bidez bidalitako mezu bat edo dei bat besterik ez da behar prozesua hasteko, eta normalean, ikastetxean bertan egiten den bilketarekin eta Bankuan elikagaien entrega egitearekin bukatzen da.

 

⊕ Zentro Ofizialak

Gure iritzia nahi duten erakunde ofizial guztietara joaten gara, informazioa zabaldu eta gure ikuspuntua eta esperientzia azaltzera.

Eusko Legebiltzarrean izan gara, Batzar Nagusietan, Diputazioan, udaletxeetan, Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetan, hainbat kongresu, ikastaro, jardunaldietan, baita gure lanarekin lotura duten beste hainbat ekitalditan ere. Eta prest gaude zer egiten dugun eta nola egiten dugun azaltzen jarraitzeko. Gure lanaren gakoetako bat baita gardentasuna.

 

⊕ Beste erakundeak

Beste hainbat erakundetan ere, egiten ditugu jendarteratzeko ekintzak. Ohikoa da mota askotako elkarteek, bereziki kulturalek, Bankuaren ezaugarriak eta ekintzak ezagutarazi nahi izatea, baita jubilatuen zentroek, aisialdikoek, ikastetxe nagusiek edota beste hainbat erakundek ere.

 

Interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan inprimaki honen bidez: