2017ko kontuen ikuskaritza

 


 

Egunotako jardueren artean nabarmenena da 2017ko ekitaldiko kontu ekonomikoen ikuskaritzarena. Elikagaien kudeaketa gure lan ikusgarriena bada ere, badago beste lan isil bat oso garrantzitsuena dena: sartzen eta ateratzen den guztia, eta gipuzkoarrek eta ongileek eskaintzen dizkiguten baliabide ekonomikoak kudeatzean datza. Zorroztasunez eramaten dira kontuak, bulegoko boluntarioei esker, baita gure esku dauden tresna informatikoak (software eta hardwareak) medio.

 

Ikuskaritza hau, Audyge enpresak egiten duena, 2018ko apirilean edo maiatzean burutuko den bazkideen batzarra prestatzeko aurreneko pausoa da.