2020ko laguntza-planaren bigarren fasea
Joan den irailaren 14tik urriaren 30era arte, 2020ko laguntza-planaren bigarren fasea lantzen ari gara bankuan. Hauek dira zereginak: elikagaiak jasotzea, loteak prestatzea eta egoera ahulenean daudenekin zuzenean lan egiten duten erakundeei banatzea.
Asmoa da azaroaren hasierarako prozesu hori guztia amaituta egotea eta 2020ko Bilketa Handirako prestatu ahal izatea.