2021eko Bilketa Handia hasi da

 

 


Azaroaren 19an, ostirala, hasiko da Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren 2021eko Elikagaien Bilketa Handia (GR2021).

Aldi, Alcampo, BM, Carrefour, Día, El Corte Inglés, Eroski, Lidl, Macro, Mercadona, SuperAmara, TodoTodo dendetako guztiek laguntzen dute. Bilketa bonu moduan egingo da, pandemia egoera sanitarioa dela eta. Denda askotan Elikagaien Bankuko boluntarioak egongo dira, interesdunei informazioa emateko.

Kanpainaren irudia Basque Culinary Center da. Kanpaina azaroaren 19tik 25era luzatuko da. Eskerrik asko zuen laguntza eta elkartasunagatik.