2021eko Bilketa Handiaren aurkezpena
Gaur, azaroak 11, Donostiako Londres Hotelean egin da Elikagaien Bankuaren 2021eko Bilketa Handiaren (GR2021) aurkezpen publikoa. Bertan izan dira Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendaria, Nekane Arzallus, Donostiako Udalekoa, Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundikoa eta Belen Mendez de Vigo, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko lehendakaria.
Kanpaina azaroaren 19tik 25era bitartean egingo da, bereziki 19an eta 20an, ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren. Aurten, osasun-egoera dela eta, laguntza bonuetan soilik jasotzea erabaki da. Belen Mendez de Vigok adierazi duenez, ‘2022an elikagaien eta bonuen bilketa mistoa posible izatea espero dugu’.
2020an 815.000 € baino gehiago jaso ziren bonu eta dohaintzetan. 21.000 pertsona inguru artatuko dira 2021ean, gure erakunde onuradunen bidez. Ia ziurra da 2021ean 3.000 tona elikagai baino gehiago banatuko direla Gipuzkoako Elikagaien Bankutik.