2022ko Bilketa Handiaren emaitza: 630.000 €
2022ko Bilketa Handi honetan jasotako elikagaiak eta egindako dohaintzak sailkatzen eta zenbatzen amaitu dugu. Emaitzak oso onak izan dira: 240 tona elikagai bildu dira, 85.000 euroko dohaintzak jaso dira banku-kontuetan eta 305.000 euro bonuetan jaso dira. Elikagai kilo bakoitza euro baten truke zenbatuz gero, 630.000 euro jaso ditugu guztira.
Gure presidente Belen Mendez de Vigok eskerrak eman dizkie “…Gipuzkoako gizarte osoari eta boluntario guztiei egindako ahaleginagatik eta Gipuzkoako kolektibo behartsuenen alde lan egiten jarraitzeko aukera emango digulako.”