2023ko Bilketa Handiaren aurkezpen ofiziala

 

 


Gipuzkoako Elikagaien Bankuko Elikagaien Bilketa Handiaren aurkezpen ofiziala atzo egin zen Donostiako Londres hotelean. Bertan izan ziren Eider Mendoza, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Eneko Goia, Donostiako Alkatea eta gure presidentea, Belén Méndez de Vigo.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuko elikagaien bilketa handia azaroaren 24an eta 25ean izango da. Gure boluntarioak Gipuzkoako 78 denda eta supermerkatuetan egongo dira, 2022ko Bilketa Handian baino 5 gehiago. Gainera, Gipuzkoako beste denda askotan dohaintzak egin ahal izango dira, denda horietako arduradunen eta langileen laguntzari esker.

2023ko Bilketa Handiaren irudia Karlos Argiñano sukaldaria eta bere seme Joseba da. Promozio-bideoa esteka honetan ikus daiteke:

https://www.youtube.com/watch?v=alBQem_cWr8

Gainera, boluntarioak behar ditugu bi egun horietarako. Hemen eman dezakezu izena:

943 49 37 96 (Oiartzun)  oiartzun@bancoalimentosgipuzkoa.org

943 76 21 90 (Bergara) bergara@bancoalimentosgipuzkoa.org