Afari Jasangarri eta Solidarioaren arrakasta Gipuzkoan: elkartasuna eta ingurumen-konpromisoa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun Departamentuak Mahaia Kolektiboarekin eta Basque Culinary Centerrekin antolaturiko Afari Jasangarri eta Solidarioaren IV. edizioak 36.000 € bildu ditu goialdeko depresioak eragindako familiei laguntzeko, bertaratu diren pertsonen eskuzabaltasunari esker. Bildutako zenbatekoaren % 50 goialdeko depresioak eragindako inguruetako Elikagai Bankuetara bideratuko da, eta gainerakoa, berriz, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak baliatuko du 17.000 pertsona baino gehiago artatzeko.
Beste behin ere, esperientzia gastronomiko paregabe bat eskaini zen Mahaia Kolektiboko Roberto Ruiz (HIKA), Gorka Arcelus (Agorregi), Aitor Arregi (Elkano), Igor Arregi (Kaia) eta Xabier Gorrotxategi (Casa Julián) sukaldarien talentuari esker. A zer nolako luxua halako inplikazioa eta eskuzabaltasuna duten bertako sukaldariak alboan edukitzea! Esker oneko hitzak baino ez ditugu haientzat.
Gipuzkoako esparru ekonomiko, instituzional eta sozialeko ehun ordezkari baino gehiago elkartu ziren, gure lurraldeak jasangarritasunarekin eta elikagaiak aprobetxatzearekin duen konpromisoa berresteko.
José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko foru-diputatuak inauguratu zuen ekitaldia, eta gure presidenteak ere hitz egin zuen, eskerrak emateko.
Elkarrekin eginiko ahaleginari esker, afariak funtsak bildu ditu eta, horretaz gainera, tradizio gisa sendotu da. Hala, etorkizunean ere elikagaiak aprobetxatzearen alde lanean jarraitzera bultzatzen gaitu eta gizartearekin dugun konpromisoa sendotzen laguntzen digu.