Afari Solidarioak 17.135 € bildu ditu Elikagaien Bankuarentzat
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Basque Culinary Center (BCC) eta Mahaia sukaldari taldearen lankidetzarekin antolatutako afari solidarioak 17.135 € bildu ditu, osorik Elikagaien Bankuarentzat.
Gipuzkoako bizitza ekonomiko, sozial eta instituzionaleko hainbat pertsona ospetsu bildu dira afari solidario eta iraunkor honetan, Mahaia kolektiboko sukaldariek eskuzabaltasunez prestatua. Gure lehendakaria, Belen Mendez de Vigo, BCCko Joxe Mari Aizegarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatu Jose Antonio Asensiorekin, besteak beste, egon ziren.
Eskerrik asko ekimen honetan parte hartu duzuen guztioi.