Artez betetako laguntza

 

 


Eibartik artez laguntzen digute. Zuloaga margolari eibartarraren jaiotzaren 150. urteurrena zela eta, haren 28 margolanen kopia baimenduak margotu ziren. Kopia horiek Eibarko hainbat dendatako erakusleihoetan egon dira ikusgai, eta jende askok, denda horietan erosketak egitean, koadroen zozketarako txartelak ere erosten zituen. Eibarko Udalak Elikagaien Bankuari eman dizkio lortutako funtsak.

https://egoibarra.eus/es/noticias/se-ha-llevado-a-cabo-la-rifa-de-los-28-cuadros-de-copias-autorizadas-de-zuloaga-que-estuvieron-expuestas-en-varias-tiendas-de-ropa-de-eibar?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Argazkian, koadroen zozketaren une bat ikus daiteke, non Belén Mendez de Vigo gure presidentea egon zen. Eskerrik asko Eibarko udalari eta lagundu diguten guztiei.