Azaroak 24 eta 25: 2023ko Bilketa Handia

 

 


Gipuzkoako Elikagaien Bankuko elikagaien bilketa handia azaroaren 24an eta 25ean izango da. Gure boluntarioak Gipuzkoako 78 denda eta supermerkatuetan egongo dira, 2022ko Bilketa Handian baino 5 gehiago. Gainera, Gipuzkoako beste denda askotan dohaintzak egin ahal izango dira, denda horietako arduradunen eta langileen laguntzari esker.

2023ko Bilketa Handiaren irudia Karlos Argiñano sukaldaria eta bere seme Joseba da. Promozio-bideoa esteka honetan ikus daiteke:

https://www.youtube.com/watch?v=alBQem_cWr8

Gainera, boluntarioak behar ditugu bi egun horietarako. Hemen eman dezakezu izena:

943 49 37 96 (Oiartzun)  oiartzun@bancoalimentosgipuzkoa.org

943 76 21 90 (Bergara) bergara@bancoalimentosgipuzkoa.org