Azaroak 24 eta 25, 2023ko Bilketa Handia

 

 


Azaroaren 24an eta 25ean egingo du Elikagaien Bankuak 2023ko Bilketa Handia. Bertan izango gara gure boluntarioekin Gipuzkoa osoko 85 denda eta establezimendutan. Elikagaiak fisikoki bilduko dira, eta bonuetan ere jasoko dira.

Gainera, Gipuzkoako ia elikagai-denda guztietan, boluntarioak bertan ez egon arren, Elikagai Bonuen bidez ekarpenak egin ahal izango dira, baita hurrengo astean ere.

Urteko Bilketa Handia funtsezko puntua da gure Elikagaien Bankuan baliabideak sartzeko, gure gizarteko pertsona behartsuenei laguntzeko.