Basque Culinary Center, 2021eko Bilketa Handiaren irudia
Elikagaien 2021eko Bilketa Handia azaroaren 19tik 25era izango da eta Basque Culinary Center izango da 2021eko Bilketa Handiaren irudia. Gaur, irailak 7, asteartea, egin da Bilketa Handiaren aurkezpen publikoa: prentsaurrekoa Basque Culinary Centerren egin da eta bertan izan dira Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko foru diputatua, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria, Belén Méndez de Vigo gure presidentea eta Carlos Martínez gure kolekten lehendakariordea.
Ekitaldia xumea izan da, eta Basque Culinary Centerrek Elikagaien Bankuaren balioekin duen konpromisoa azpimarratu nahi izan da, egoera ahulenean daudenei laguntzeko eta elikagaien xahutzearen aurka borrokatzeko.
Irudian, ezkerretik eskuinera, Jose Ignacio Asensio, Belen Mendez de Vigo, Joxe Mari Aizega eta Carlos Martínez.