Behobia-Donostia, Bilketa Handiaren irudia

 

 


Urtero eskatzen diogu Gipuzkoako erakunderen bati Bilketa Handirako gure irudi publikoa izan dadila. Beti aurkitzen dugu onarpena, poza eta laguntzen diguten pertsona eta erakundeetan laguntzeko gogoa.

 

Aurten Behobia-Donostia lasterketa, Fortuna Kirol Elkarteak antolatua, gure irudi publikoa izango da. Lasterketa azaroaren 13an, igandean, jokatuko da eta Bilketa Handia azaroaren 25ean eta 26an izango da. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.