Carrefourren udaberriko elikagai bilketa kanpaina


 

Apirilaren 6, 7 eta 8an Espainia guztian, Carrefour supermerkatuetan janari bilketa kanpaina ospatu da. Kanpaina bera, komunitate erkidegoko supermerkatuetan ere 6an eta 7an egin dugu.

Nahiz eta Gipuzkoan euri asko egin eta eguraldi desatsegina egon emaitza oso ona izan da. 14.114kg. jaso dira, horietatik Olaberriako Carrefourren 6.507 kg. eta Oiartzuneko Carrefourren  7.607kg. Eta gainera bilketa horretarako 60 boluntario aritu dira.

Bilketa ondoren eta jasotako janaria gure biltegietan sartu, oraindik sailkatze lana geratzen da eta hau, gure Gipuzkoako Elikagai Bankuko betiko borondatezko langileek egingo dute.

Carrefourrek supermerkatuetan egun hauetan jaso den kilo kopuru bera emango dio Elikagai Bankuari, aparteko ekarpen hau gehikuntza berezia da Bankuarentzat.