Cosmeren istorioa eta 5 bider 5

 

 


Batzuetan hunkitu egiten gara Elikagaien Bankuan. Atzo egun hori izan zen.

Cosme, 8 urteko haur bat, gurasoekin eta arreba txikiarekin etorri zen dohaintza bat ekartzera. Aste batzuk lehenago, Cosmek amari esan zion janari bilketa bat egin nahi zuela eta ea laguntzen zion. Gurasoen laguntzarekin, bi astez elikagaiak bildu dituzte ikastetxean (S. Patricio) eta 5 bider 5 ekimenera deitu dute, hau da, 5 familientzako bost poltsa. Gainera, gurasoek dirua eman dute. Azkenean, tona erdi elikagai bildu dira.

 

Hunkituta, bai. Hunkituta utzi gaituzte.