Egunerokotasuna Bankuan
Bankuko boluntarioen lanak bi elementu izan ohi ditu. Batetik, eguneroko lanak daude: elikagaien sailkapena, sorten prestaketa, azken minutua… Eta bestetik, ezustekoak daude; espero ez diren arren, gertatzen diren gauzak edo egoerak dira, azkartasunez konpondu behar direnak, Bankuak haren misioa bete dezan.
Batzuetan orga jasotzaileak huts egiten du, edo Interneta ez dabil, edo biltegirako txaleko reklektanteak behar ditugu… hamaika gauzak egiten dute gure jarduera anitzagoa eta, batzuetan, askoz ere hunkigarriagoa.
Bankuan laguntzen dugun asko eta asko erretirodunak gara, eta egoera ‘desberdin’ hauetarako baliagarriak diren gaitasunak eta ezagutzak dauzkagu. Denon artean, irudimena landuaz eta lan eginez, lortzen dugu eguneroko arazoak konpontzea eta Bankua aurrera ateratzea.