Elikagaien bilketa Zubiri-Manteon

 

 


Azterketak egin aurreko ikasturteko azken asteetan elikagaiak biltzeko bilketa egin dute Zubiri-Manteo Institutuko ikasleek. Oso ekarpen eskuzabala egin dute haiek eta haien familiek.

Gainera, Olatz Lazcano irakaslearekin Oiartzungo gure egoitzara etorri ziren eta ordu batzuk eman zizkiguten elikagaiak banatzen. Eskerrik asko zuen eskuzabaltasun eta laguntzagatik!