Urtarrileko lehen egunak, Gabonen ondoren, urte berria izango dena antolatzen joateko egunak izan ohi dira. Gurean ere hala da, baina egunerokotasuna ahaztu gabe. Horregatik, asko eskertzen dugu IMATELek, gure telefonia- eta internet-hornitzaileak, egin digun elikagai-dohaintza.
Urtero enpresako langileen dohainekin erosten duten elikagai kopuru eskuzabal batekin laguntzen digute. Eskerrik asko zuen elkartasunagatik.