Elikagaiak banatzen ditugu aurretik ezarritako baldintzak betetzen dituzten Laguntza-Zentroen artean:
* legalki sortuta egotea.
* beren xedeetako bat laguntza soziala izatea.
Udaletxeak, elkarteak edota erakunde laiko eta erlijiosoak: horiek dira premiadun egoeran dauden familiei laguntza eskaintzen dietenak.
Laguntza-Zentroen elkarlanak laguntzen du, elikagaiak dagokien herrietara iristea, eta horrela, gertuagotik eta zehatzago ezagutzen dituzte inguruko beharrak zeintzuk diren. Baita ere errazten dute eskaera egiten duten familiek jasotzea laguntza hori.
Gipuzkoako Elikagai Bankuak hiru programen bidez banatzen ditu elikagaiak; Laguntza-Zentroek beraiek erabakitzen dute hiruetatik zein programetan sartu nahi duten, betiere, ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Laguntza-Zentroak bi kategoriatan sailkatzen ditugu:
Laguntza-Zentro gisa lagundu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: info@bancoalimentosgipuzkoa.org