Eskerrik asko, Gipuzkoa! Arrakasta Bilketa Handian, zuen elkartasunari eta 2.000 boluntarioren konpromisoari esker

Gracias, Gipuzkoa: Éxito en la Gran Recogida gracias a vuestra solidaridad y al compromiso de 2000 voluntarios

Joan den azaroaren 23an eta 24an, bi egun ahaztezin bizi izan genituen, eta berriro ere agerian geratu da gipuzkoarren eskuzabaltasuna eta konpromisoa. Aurtengo Bilketa Handiak gainditu egin ditu gure itxaropenak, eta, gainera, gogorarazi digu zer-nolako indarra duen komunitate batek elkar harturik jarduten duenean. Zertarako, eta kausa baten alde bat egiteko: gehien behar dutenei laguntzeko, alegia.

 

Zuen inplikazioari esker, zenbakiak baino askoz gehiago adierazten duten zenbatekoak lortu ditugu:

🍎 219.554 kilo elikagai, makina bat familiaren platerak betetzeko.

💳 249.019 euro bonutan, gure lanean duzuen konfiantzaren adierazgarri. Urte osoan zehar trukatu ahal izango dira.

🤝 87.400 euro zuzeneko dohaintzatan, egunez egun lanean jarraitu ahal izateko.

Baina zenbateko horien atzean istorioak, buru-belarri lan egiten duten eskuak eta erabat inplikatzen diren boluntarioak daude. Bereziki eskertu nahi ditugu dendetan beren denbora eta energia eskaini dituzten ia 2.000 boluntarioak, beti irribarrez, animoak piztuz eta dohaintzak posible eginez. Eta eskerrak eman nahi dizkiegu, orobat, pazientziaz eta dedikazioz elikagaiak sailkatzen jardun duten 400 lagunei ere, ezinbesteko lana egin baitute gure biltegietan dena antolatuta eta gertu egon dadin.

Guztia prest daukagu laguntza hori benetan behar dutenei datozen hilabeteetan helarazteko. Pakete bakoitzak, elikagai bakoitzak eta keinu bakoitzak berekin dakar etorkizun bidezkoago batekin konprometitutako komunitate solidario baten indarra.

Gipuzkoan erakutsi dugu, beste behin ere, pertsona eskuzabalez osaturiko lurraldea garela, laguntza behar dutenei bizkarra ematen ez dien pertsona onberaz betea. Zuen elkartasunak ez ditu elikatzen gorputzak bakarrik, baita itxaropenak ere, eta irribarreak itzultzen ditu.

Eskerrik asko hortxe egoteagatik, zuen eskuzabaltasunagatik eta elkarrekin beti indartsuagoak garela gogoratzeagatik. ❤️