Euskadiko boluntarioen batzarra

 

 


Aurten, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak Euskadiko boluntarioen urteko batzarra antolatu du. Urriaren 18an (asteartea) izango da eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Elikagaien Bankuetako boluntarioak elkartuko gara. Egitaraua Hernaniko Oronako instalazioetan egingo den batzarrarekin hasiko da. Ondoren, Txillida-Lekura bisita egingo da. Bazkaria Donostiako Antigua auzoko Arantzazu hoteleko Kukuarri jatetxean izango da.

Parte hartu nahi duzuen boluntarioek izena eman dezakezue irailaren 30era arte Bankuaren bulegoetan edo posta elektronikoz.

 

voluntarios-o@bancoalimentosgipuzkoa.org