Gipuzkoako Elikagaien Bankuan FESBALekin lankidetzan ari gara, DANA-K eragindako pertsonei laguntzeko.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuan FESBALekin lankidetzan ari gara, DANA-K eragindako pertsonei laguntzeko.
Kalteak izandako eremuetako Elikagai Bankuek eskatu digutenez, prest gaude Gipuzkoako herritarren ekimenetan jasotako produktu ez-galkorrak gordetzeko eta apurka-apurka bidaltzeko denboraleak eragindako eremuetara.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuan bat egin dugu Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) gidaturiko elkartasun-kate handiarekin, berriki gertaturiko goialdeko depresioak ukitutako pertsona guztiei laguntzeko. Eurite gogorrek eta uholdeek premia oso larrian utzi dituzte familia asko, eta gure ekarpena egin nahi dugu Gipuzkoa aldetik. Horregatik, Espainiako beste 52 elikagai-bankurekin batera, elikagaiak modu koordinatuan nola bidali ari gara antolatzen, gehien behar dituztenengana irits daitezen kalteak izan dituzten eremuetan.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak elikagai ez-galkorrak biltegiratu ahal izango ditu (elkarteek, erakundeek eta abarrek egindako bilketetan jasotakoak), produktu-motaren arabera sailkatu ondoren. Gipuzkoako Elikagaien Bankuak pixkanaka-pixkanaka bidaliko ditu denboralearen kalteak jasan dituzten eremuetara, premien arabera eta eskatzen dizkigutenean.
Lagundu nahi duzu? Bi modutan egin dezakezu:
- Bizum bidez 03816 zenbakira dohaintza eginez.
- ES34 2100 6106 8813 0126 8072 kontu-zenbakiaren bidez, kontzeptuan “DANA” idatzita. Jasotako funts horiek oinarrizko elikagaiak erosteko eta banatzeko erabiliko dira, eta modu bizkor eta antolatuan iritsiko dira kalteak izan dituzten familietara.
Aurten, gainera, elkartasun-kausa horretara bideratuko dugu Elikagaien Bilketa Handian bilduko dugunaren parte bat. Urteko kanpaina horretan ekarpena eginda, funtsezko babesa eskaini ahal izango dugu aurrerantzean ere, bai goialdeko depresioak eragindako pertsonei zuzendurik, bai Gipuzkoan etengabe laguntza jasotzen dutenei zuzendurik.
Eskerrik asko zure elkartasun eta eskuzabaltasunagatik. Zure babesa espero dugu laguntzen jarraitzeko!