Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea

 

 


Gaur, astelehena, maiatzaren 11n, sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Elikagaien Bankuak lankidetza hitzarmena. Bertan izan dira Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatua eta Jose Manuel Pineda Elikagaien Bankuko presidentea.

Hitzarmena 200.000 eurokoa izango da, Elikagaien Bankuaren eguneroko funtzionamenduaren barruan “azken minutuko” jarduerak garatzeko. Jarduera horiekin helburu bikoitza lortzen da: egoera ahulenean dauden pertsonei laguntzea eta zaborretara urtero 1084 tona elikagai baino gehiago isurtzea saihestea, eta horrek kalte ekologikoa eragitea.

https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/ingurumena-eta-gipuzkoako-elikagaien-bankua-elkarlanean-elikagaien-xahuketari-aurre-egiteko

Aldundiarekiko lankidetza 2006an hasi zen eta urte hauetan sendotzen joan da.