Gure egunerokotasuna
Askotan argitaratzen ditugu web orri honetan Elikagaien Bankuaren inguruan gertatzen diren dohaintza, bilketa edo ekitaldi berezien berriak. Hala ere, albiste horiek salbuespena izaten dira, edo, agian hobe, egunerokotasunetik ateratzen dena. Ohikoena izaten da 25 edo 30 boluntario inguru Oiartzungo eta Bergarako gure instalazioetan egotea, janari sortak prestatzen, azken minutuan iristen dena aukeratzen edo diru-bilketei, aseguruei, kontabilitateari eta abarri dagokiona kudeatzen.
Lan isil eta eskuzabal hori da, beharbada, gutxien ikusten dena, eta gaur web orri honetako albistean jaso nahi genuena. Eskerrik asko guztiei.