Joan den asteazkenean, uztailaren 28an, Hernaniko alkate Xabier Lertxundik bisitatu gintuen. Gure lanaz eta lanaren antolaketaz interesatu zen. Hernaniko boluntarioak bereziki agurtu zituen. Gure gizarteko baztertuenekin egiten dugun gizarte-lana nabarmendu zuen. Argazkian, Xabier (laugarren ezkerretik hasita), Belén Mendez de Vigo (gure presidentea), Carlos Martínez (Hernaniko boluntarioa) eta Elikagaien Bankuko beste boluntario batzuekin.