Kanpaina: elikagairik gabeko etxerik ez
“Elikadurarik Gabeko Etxerik Ez” kanpainaren 3. edizioa bultzatu dute “la Caixa” Fundazioak eta Caixabankek. Kanpaina honen arrazoiak argiak dira: Ukrainako gerrak eta inflazioak elikagaien prezioak igotzea eragin dute eta etxe ahulenak nabaritzen ari dira. Familia asko zailtasun larriak izaten ari dira lehen mailako elikagaiak eskuratzeko. Lehenengo bi kanpainetan, 2020an eta 2021ean, 5,5 milioi euro lortu ziren, eta Fesbaleko 54 Elikagaien Bankuen artean banatu ziren oso-osorik.
Nola lagundu jakiteko informazioa hemen dago jasota:
www.ningunhogarsinalimentos.org
Caixabankeko kutxazain automatikoetan edo Bizum 38014n ere parte har daiteke.