Iturri honetatik jasotako elikagaiak Laguntza-Zentroetan banatzen den Hileko Programara bideratzen dira; funtzionamendua ondorengoa da:
• Bilketak:
Edozein motatako enpresa, elkarte, ikastetxe eta partikularren ekimenaren bidez egiten dira, eta beren helburua da Gipuzkoako Elikagai Bankuari laguntzea, bertan bildutako elikagaiak emanez.
Bilketarik antolatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan
• Kanpainak:
Probintziako supermerkatuetan burutzen dira, normalean, elkarteko boluntarioen laguntzaz.
Urtean bi egin ohi ditugu:
Noiz? Apirilean, maiatzean eta ekainean zehar.
Asteburu desberdinetan, supermerkatu-kateak txandakatuta eta elkarteko boluntarioen laguntzaz.
Nork hartzen du parte? Carrefourrek, Eroskik eta Uvescok.
Noiz? Azaroan.
Asteburu berean egiten da. Aurreko urteko datuen arabera, 1.713 boluntario mobilizatu ziren, eta Gipuzkoako 75 supermerkatuetara iritsi zen.
Nork hartzen du parte? Alcampok, Carrefourre, DIAk, El Corte Inglések, Eroskik, Makrok, Mercadonak, Lidlek, Todo-Todok, eta Uvescok: Super Amarak, BMk, Nettok.
Bilketa Handiaren azken urteotako datuak:
URTEA |
BILDUTAKO KILOAK
|
2013 | 350.000 kg. |
2014 | 575.000 kg. |
2015 | 638.000 kg. |
2016 | 682.000 kg. |