Laguntzen digute
Elikagaien Bankuak ez die elikagairik zuzenean ematen beharra duten pertsonei. Gure funtzionatzeko modua desberdina da: elikagaiak gure programetako baten bidez biltzen ditugu (Azken minutua, Europar Batasuna, Bilketa Handia Kanpaina) eta erakunde onuradunei banatzen dizkiegu. Horiek dira pertsonengana zuzenean iristen direnak. Horrela, saltoki handietatik eta supermerkatuetatik zaborretara doazen elikagaiak minimizatzea lortzen dugu.
Banaketa-lanetan erakunde batzuek laguntzen digute: adibidez, DYA, Nagusilan edo Adra. Gaurkoan, kolaboratzaile horien irudiren bat ekartzen dizuegu lanean. Mila esker!