Maskarak birziklatzen ditugu

 

 


Elikagaien Bankuan egiten dugun lanean, osasun-agintarien gomendioak zorrotz jarraitzen saiatzen gara. Distantzia sozialak gordetzen ditugu, sarritan eskuak garbitzen ditugu eta … maskarak erabiltzen ditugu.

Maskarak erabili ondoren, birziklatu egin behar dira, eta, horretarako, hondakinetan espezializatutako ORKA enpresarekin harremanetan jarri gara.

https://reciclamascarilla.com/#reciclaje-mascarillas

 

Oiartzungo gure biltegian edukiontzi bat jarri dugu, boluntariook erabilitako maskarak uzteko. ORKAk doan kudeatzen ditu hondakin horiek, eta hori da gure Elikagai Bankuari egiten dion dohaintza. Eskerrik asko zuen lanagatik!