Mercadonak eta Iparlatek esnea eman dute
Mercadonak, Iparlatekin elkarlanean, 63.000 litro esne entregatu dizkie Elikagaien Bankuari eta Gipuzkoako Gurutze Gorriari, bakoitza 200 mililitroko 6 minibrickeko pack formatuan.
Gaur egindako dohaintza berria Mercadona hainbat erakunde eta gizarte-erakunderi egiten ari zaien aparteko ekarpenen parte da, COVID-19ren ezohiko egoera dela eta. Apirilean eta maiatzean Mercadonak 27.000 kilo lekale, arroz, pasta eta esne eman dizkio Gipuzkoako Elikagaien Bankuari.
Hemendik eskertu nahi dugu erakutsitako elkartasuna.