Michelinen bisita
Duela aste batzuk Michelin enpresako Luis Jaime de la Cal izan genuen gure artean bisitan. Kanpoko Harremanen Euskal Autonomia Erkidegoko arduraduna da. Oiartzungo gure biltegietako instalazioak erakutsi genion eta gure lan egiteko modua aurkeztu genion. Oso harrituta geratu zen. Argazkian, Luis Jaime agertzen da, eskuinetik lehena, Belen Mendez de Vigo gure presidentearekin batera.
Michelin Elikagaien Bankuarekin modu egonkorrean lan egiten duen enpresetako bat da, eta oso eskertuta gaude horregatik.