Pertsonei laguntzen diegun pertsonak
Irabazi asmorik gabeko elkartea gara, apolitikoa, akonfesionala eta boluntariotzan oinarritua
1997an jaio ginen Gipuzkoan, gutxien dutenen elikagai-beharrei erantzuteko, elikagaien galera eta xahuketa prebenitzeko eta gizarteak misio horren inguruan duen elkartasuna sentsibilizatzeko eta suspertzeko.
Giza kontsumorako egokiak diren elikagaien dohaintzak biltzen ditugu, eta horiek aprobetxatzen laguntzen dugu. Era berean, jasotzen ditugun diruzko dohaintzekin elikagaiak erosten ditugu. Elikagai horiek guztiak doan banatzen dizkiegu Gipuzkoan pobrezian edo gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonei, legez eratutako ongintzako erakundeen bitartez. Lan honekin, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra sustatzen ditugu.
Gure balioak
Gure erakundea
Bazkideen batzarra, Zuzendaritza Batzordeak urteko kontuak, aurrekontu berria eta kudeaketa-plana aurkezteko
Proiektuak bultzatzeaz, proiektuak eta aurrekontuak kontrolatu eta jarraitzeaz, erabakiak hartzeaz eta Batzarrari urteko kontuak emateaz arduratzen da. Zuzendaritza Batzordea hilero biltzen da
Gipuzkoako Elikagaien Bankua Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazioko eta Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioko (FESBAL) kidea da.
Gure misioa
Beharra duten pertsonen eta familien elikagai-beharrei erantzutea ongintzako erakundeen bidez
Elikagaien xahuketa prebenitzea eta saihestea iraunkortasun ekonomikoan zein ingurumenekoan laguntzeko
Gizarteak behartsuenen baliabide faltarekin eta elikagaiak xahutzearekin duen elkartasuna sustatzea
Gardentasuna
Zuzendaritza-kargu bat betetzen duten pertsona guztiak boluntarioak eta ordaindu gabeak dira.