Olatu solidarioen kanpaina
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, “Olatu solidarioak” kanpaina abiarazi da. Emausek eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuak ere parte hartzen dute.
Kanpaina ekainaren 9tik abuztuaren 2ra bitartean egingo da, puntu bakoitzean astebeteko iraupenarekin, eta Zarautzen hasi da ekainaren 9an. Volkswagen furgoneta batek 8 herri eta 9 hondartza zeharkatuko ditu eta egin nahi diren elikagaien donazioak jasoko ditu.
https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/2053683-55
Carlos Martinez Elikagaien Bankuko presidenteordeak adierazi duenez, orain gehien behar dena olioa, arrain-kontserbak (atun-latak, sardinak, etab.), arroza, pasta eta dilista lehorra dira.