Solidarioak Hondurasekin
Asoziazio onuradunekiko gure ohiko lanaz gain, Elikagai Bankuan beste kolaborazio berezi batzuk egiten ditugu. Urtero elikagaiak bidaltzen ditugu elkarte batzuei: Zaporeak, Taupadak, Acoes, etab.
Azken elkarte hau, ACOES-a (Asociación Colaboración y Esfuerzo) Honduraseko heziketa eta garapena bultzatzen duen GKEa da. ACOES-ak ordezkaritza bat du Zarautz-en, Amaya Arregui bere arduraduna. Urtero ACOESeko Zarautzko delegazioak edukiontzi bat bidaltzen du Hondurasera. Edukiontzi horretan elikagaiez gain arropa, liburuak, etab. daude.
Orain dela gutxi, ACOES-ak jaso du Giza Eskubideak saria, Herriaren Defendatzaileak eta Alcalá-eko Unibertsitateak (https://acoes.org/acoes-premio-de-derechos-humanos/) emanda. Lerro hauetatik zoriondu nahi dugu Amaya eta berarekin egiten duten lana jende guztia.