Traineru solidarioa: S. Juan, Elikagaien Bankuarekin

 

 


S. Juan Koxtapeko trainerua “dike lehorrean” egon da Alcampo Merkataritza Zentroan elikagaiak biltzen irailaren 11tik 13ra bitarteko asteburuan. Ekimen solidarioa arraun taldearen eskutik abiatu da, Kontxako badiako estropadaren egun hauetan, gure inguruko kaltetuenekin gogoratu nahi izan duena.

Trainerua betetzeko elikagaiak eskatzea zen asmoa, gaizki pasatzen ari direnei laguntzeko. Ekimenak arrakasta handia izan du eta eskerrak eman nahi dizkiogu S. Juani bere elkartasun ekimenagatik. Mila esker!