Txikienek ere laguntzen digute (bigarren zatia)

 

 


Agindutakoa zorra da. Duela aste batzuk Telma eta Cosmeren istorioa kontatu genizuen, bi urtez jarraian lagundu digutenak

 

https://bancoalimentosgipuzkoa.org/eu/txikienek-ere-laguntzen-digute-lehen-zatia/

 

Gaur Amaia, Ana, Maitane eta Malenen istorioa ekarri nahi dizuegu. Eibarko 11 urteko 4 neska dira. Munduari Kolorea Ematen izeneko GKE bat osatu dute, Feliperen laguntzarekin (Felipe, Maitaneren aitona da). Eskola ostean eta asteburu batzuetan Eibarko behartsuenentzako elikagai-bilketa bat egiteko lan egin dute. Iazko irailaren 24tik 25era bitartean 1.214 kg produktu ez-galkor lortu zituzten (babarrunak batez ere).

Oso pozgarria da jakitea belaunaldi berriek gogor bultzatzen dutela mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko.