Txofer boluntarioak behar ditugu

 


 

Elikagai Bankurako laguntzaile berriak bilatzen ari gara, hain zuzen ere, txoferrak. Oiartzungo gure biltegirako lagun bolondresak behar ditugu astean egun bat edo bitan saltoki handietara joateko, enpresek ematen duten azken minutuko janaria jasotzera,. Boluntarioek denboraz aparte dagokion karneta eduki behar dute eta furgoneta gidatzeko esperientzia, Laguntzaile hauek elkartuko dira orain janaria jasotzen eta bidea egiten  ari diren boluntarioekin.

Azpimarratu nahi dut boluntario lana dela, ordaindu gabeko lana, gure eginkizunetan lagundu nahi digutenak babesa ematen gizartean dauden pertsona behartsuenei.

Egin zaitez bolondresa