Udaberriko kanpaina Carrefourren

 

 


Ekainaren 28tik uztailaren 4ra bitartean, Carrefour supermerkatuetan Elikagaien Bankurako elikagaiak biltzeko udaberriko kanpaina egingo da. Bankuko boluntarioak ez dira dendetan egongo, pandemiaren egoerak ez baitu gomendatzen. Bilketa Elikagai Bonuen moduan baino ez da egingo.

Eskerrik asko egiten dugun elkartasun-lana posible egiten laguntzen diguzuen guztioi.