¡ Zuen burua hobetu duzue !
Azaroaren 24an, Elikagaien Bilketa Handiaren emaitza jakinarazi genizuen: 755.000,00 euro, elikagai-bonoen eta zuzeneko dohaintzen artean.
Kanpaina amaitutzat eman bazen ere, Gipuzkoako herritarrek laguntzen jarraitu dute, eta kopuruak gora egin du, 815.345,00 euroko behin betiko kopurura iritsi arte.
Beste behin ere gipuzkoar guztien babesa sentitzen dugu.
Aurten bilketa berezia egin dugu eta herritarrek deialdi honen premia ulertzen jakin dute eta gainditu egin dira.
Eskerrak eman nahi dizkiegu denei elikagaien bankuan jarri duten konfiantzagatik, elikagaiak bezain beharrezkoa baita hori gure artean behar duten pertsonei helaraztea.